Eusko Jaurlaritza

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila 1980 urtean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren gobernua demokratikoki aukeratua izan ondoren.
Aipatutako Sailaren barruan, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzan, Euskara Zerbitzua dago, euskara (erkidego honetan ofiziala da gaztelaniarekin batera) Hezkuntza sisteman sartzeko hainbat programaren ardura duena. Euskara Zerbitzuak honako eginkizun hauek ditu bere gain, besteak beste: irakaslegoaren euskalduntzea eta hizkuntza prestakuntza; euskarazko eskola-materialen sorkuntzarako dirulaguntzak ematea eta, oro har, eskola sistemaren barruan euskararen erabilera bultzatzea.
Egiteko hauez gainera, 1982az gero, Euskara Zerbitzuak nazioarteko euskara azterketa orokorra kudeatzen du:
Euskararen Gaitasun Agiria (EGA): C1 maila Europako Erreferentzia Markoaren arabera.
Euskara Zerbitzuak, gainera, irakasleentzako beste zenbait euskara azterketa kudeatzen ditu. Bestalde, Hizkuntza Eskola Ofizialak eta bertan egiten diren azterketak ere Hezkuntza Sailaren ardurapean daude.
EGA azterketa urtean bitan egiten da, martxoa eta ekaina bitartean lehen deialdian, eta iraila eta azaroa bitartean bigarrenean. Hiru Lurraldeetan aldi berean egiten da. Azterketariek izena emateko epea urtarrilaren bukaeran dute lehenengo deialdirako, eta uztailaren hasieran bigarren deialdirako. Azken emaitzak ahozko azterketa egin osteko egunetan argitaratzen dira, eta agiria eskuragarri dute erreklamazio epea bukatu eta berehala.
EGA azterketaren gaineko jakingarri gehiago ondoko webgunean aurkituko dituzu: www.hezkuntza.ej-gv.net
Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honetara ere idaztea duzu:
Jon-Simon Gartzia
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Euskara Zerbitzua
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010, Vitoria-Gasteiz
E-mail johnsimon@gartzia.com
Internet www.euskadi.net
|